Ongi etorri Donostiako Irakasleen Unibertsitate eskolako Lehen Hezkuntzako lehenengo kurtsoko ikasleen proiektuko blogera.
Blog honetan, hezkutzaren teoria eta historia irakasgaiaren barruan dauden zazpi ildo pedagogikoen inguruko lanak bilduko ditugu.
Baliogarria izatea espero dugu eta zuen iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke. Horretarako sarrera bakoitzaren azpian dagoen "iruzkinak" atalean zuen iritziak uztea posible dezue, pozik irakurriko ditugu guztiak.
Pedagogia sistemikoa, heziketa-paradigma berria da.
Pedagogia Sistemikoa heziketa-gertaerari begiratzeko era berria da, aurrerako belaunaldien legatutik bizitzaren ikasketara orientatuta dagoenaeta gurasoen bidez pasatu digutena.
Pedagogia sistematikoaren ikasketak jasotzerakoan, hurrengo konpetentziak sustatzen dira:
- Indar gehiago esperimentatzen da lan egiterakoan.
- Haurrek gatazkak gainditzen eta giza jarrerak garatzen dituzte. Horrela, zenbait jardueratan modu aktiboago batean inplikatzen dira.
- Familiekin ados jarriz, haurrek ikasketak eta diziplina serioago hartzen dute.
- Heziketa sistematikoak ahalbideratzen duen begirunezko ulermenari esker, ikasleei soziabilizatzen eta hobeto integratzen laguntzen zaie.
Baina nola sustatzen da Pedagogia Sistematikoa eskoletan?
Familiekin eta ikasleekin lan egiten. Izan ere, Ikastetxea familia nahiz ikasleekin harremanetan egoten bada, ikasleen jarrera positiboki hobetuko da. Hau da, ikasleak beren familia ikastetxearekin gogotsu elkarlanean dabilela ikustean, hauek ere ikastetxearekiko eta irakaslearekiko jarrera bera hartzen dute. Hots, gurasoen papera imitatzen dute. Baina, kontrako kasuan (familia ikastetxearekin gaizki moldatuz gero) ikasleak jarrera negatiboz erantzuten du, eta hau bere eguneroko jardueratan agerikoa izaten da.
Bestalde, konturatu gabe bada ere, harreman sare bati lotuta gaude, hau da, etengabean gure inguruko kideekin erlazionatzen ari gara. Harreman sare horren izena sistema da eta gure bizitzan eragin handia dauka. Pedagogia sistematikoren arabera, ikastetxeko portaera txarrak eta ikasteko motibaziorik eza ulertzeko eta aldatzeko, batik bat, familia sistemari eman behar diogu garrantzia.
Pedagogia sistemikoaren eragina komunitateetan - Familia eta eskola -
Gizaki bakoitzak bere posizio propioa mantentzen du gizartearen barnean jaiotzen den momentu orotik; eta bere egunerokotasunean izaten dituen interakzio ezberdinen bitartez gizartearen zati txiki bat osatzen duela esan genezake.
Familia, sistema ireki batez osaturik dago, non funtzionamendu eta bizikidetza egoki baterako lege batzuk sortzen dira senideen artean modu kontziente edo inkontziente batean. Familiako edozein kiderengan ematen diren aldaketak, sistema osoarengan izango dute eragina, izan ere, talde sozial eta familiarteko sistemek modu natural batetan auto-zuzenketa prozesu batzuk mantentzen dituzte biziraupen modura. Horrela, beraien artean eta beste zenbait sare sozialen bidez klan, talde edo komunitate ezberdinak sortzera iristen dira.
Hauen arteko elkarreraginaren ondorioz, taldeko kideen artean eragina izango duten desorekak sortu daitezke. Desoreka hauek sistema osoan eragin zuzena izango dute nahiz eta askotan pentsatzen dugun arazoa norbanakoarengan dagoela eta ez taldean edo komunitate inguruan. Beraz, eman daitezkeen arazo ezberdin hauek aztertuz eta familia sistemarengan oinarrituz, arazoen jatorria nondik datorren ezagutzea posiblea litzateke.
Beste komunitateetako bat eskola izango litzateke. Eskolako hezitzaile direnei, pedagogia sistemikoak familiekin elkarlana eratzeko baliabideak ematen dizkie.
Irakasleek, askotan, ikaslea testuinguru batetik aterata balego bezala ikusten dute, gelan sartuz, non beren egiteko bakarra “curriculumeko” edukiak irakastea den. Pedagodia sistematikoaren arabera, hau ez litzateke horrela izan behar. Haurrak familia testuinguru bat dakar, gehiago edo gutxiago mugatzen duena. Txikiek eskolan adieraziko dituzte, ahal bezala, familiako problematika eta sentitzen dituzten emozioak.
Hezkuntza sistemarekin lotuta ere, pedagogia mota honek, gelako eguneroko egoerak, arazoak, gatazkak... bideratzeko laguntza ematen du.
Pedagogia sistemikoaren aitzindari den Bert Hellinger-ek hiru lege bereizi zituen komunitate ezberdinen barnean:
- Jabetzaren legea: Edozein komunitateren partaide diren guztiek jakin behar dute gizarte talde baten partaide direla lotura indartsu baten bitartez. Lotura sendo hau gizabanako bakoitzak izatea ezinbestekoa da.
- Eman- jaso harremanen legea: Oreka sendo bat izatea beharrezkoa da nahitaez. Elkarrekintza bide onetik ateratzen den momentuan, ematean eta bueltaz ezer ere ez jasotzean, oreka apurtu egiten da ondoeza eta frustrazioa bezalako sentimenduak sortuz gizabanakoan.
- Hierarkia eta eginkizunen legea: Edozein komunitatena hierarkia bat (mailaketa bat) egotea beharrezkoa litzateke baina pedagogia sistemikoak dioen bezala, mailaketa honek arduraren eta lortu nahi diren helburuen araberako mailaketa izan behar du.
ONDORIOAK
Laburki azalduz, pedagogia sistematikoa hiru funtsezko ideia oinarritzat hartuz heziketa ulertzeko sortu den ikuspuntu berria da:
1.- Hasteko, ikasle oro interrelaziozko sistema baten partaidetzat hartu behar dira, beti ere, edozein elementu ez funtzionalek gainerako elementuengan ere eragin dezakeela kontuan hartuz. Hau da, haurrek gurasoek onartzen ez dituzten ideia eta pentsamoldeak adierazten dituzte. Ideia hauek zuzenean esaten ez badituzte ere haurraren ingurunean daude, eta ondorioz, hauek antzeman eta imitatzen dituzte.
2.-Horretaz gain, haurrak norbere sistemarekiko oso leialak izan ohi dira. Beraz, eragin edo indar handiagoa izanen du sistemarekiko leialtasun honek kanpoko bertze edozein proposamen edo esku hartzek baino. Adibidez, gurasoen esanekiko erabateko sinesmena izanen dute. Sistemarekiko erabateko leialtasun honek batzuetan haurraren motibazioa edo ezagutza barneratzeko gaitasuna oztopa dezake.
3.- Azkenik, haurrek beren gurasoekin duten erlazio onaz baliatzea gomendagarria da. Izan ere, beren seme alabengan duten eragin handiak zalantzarik gabe haurren hezkuntzako protagonista bilakatzen ditu. Haurrak hainbat balio ezberdin transmitituz hazten dituzte, besteak beste, elkarrizketa, gainerakoenganako errespetua eta adostasuna bilatzeko ideia. Modu honetan, pedagogia berritzaile honen funtsezko ezaugarrietako bat eskola eta familiaren interrelazioa bilakatzen da, bien artean hazten baitute haurra.
Jarraian bost bideo aurkituko dituzue, pedagogia hau argiago ulertzen lagunduko dizutenak.
BIDEOAK
1)
Honako bideoan pedagogia sistemikoa aurkezten da. Bideo honetan Cudec pedagogia sistemikoa azaltzen da, Bert Hellingeren bideari jarraiki. Pedagogia sistemikoak ikasi-irakatsi prozesuan gertatzen diren gertakariak eta testuingurua: eskola eta etxea hartzen ditu kontuan.
Irakasle guztien ametsa al da berebiziko aldaketa bat eragitea bere gizartean? Hauxe posible izan dadin, irakasleek ikasleekin harreman estua sortu behar dute. Horretarako, irakasleek jatorrizko sistema familiarra ezagutzeaz gain, onartu, errespetatu eta horri jarraiki irakatsi behar dute.
Pedagogia sistemikoa 2000. urtean sortu zen. Pedagogia alternatibo honek sistema berriak hartu nahi ditu kontuan, esate baterako, hezkuntza-sistema, familia-sistema eta sistema soziala eta haien arteko harremana nolakoa den. Sistema osoari erreparatu behar zaio, eta ez bakarrik hezkuntza alderdiari.
Zergatik ez dute ikasleek ikasten? Lehenik eta behin, gurasoak eskolatik kanpo uzten direlako. Hortaz, pedagogia sistemikoak familia-eskola harremana biziki sustatzen du. Gurasoek irakasleetaz fio behar dute eta haiengan konfiantza jarri behar dute.
Egun ez dugu guztizko ezagutza lortu, gure gorputzaren jakinduria ez baita kontuan hartu; alderdi espirituala baztertua izan da. Hori dela eta, irakasleak ez du ikaslearekin konektatzen, edukiei bakarrik ematen dielako garrantzia. Ikaslea onartua sentitzen denean hasiko da irakasle-ikasle harremana. Arrazoia ez da ezer emozioa gabe, sentitu egin behar da arrazoitzeko. Garrantzitsua da irakaslea behatzailea izatea eta ikasleaz haratago ikustea, hau da, ikaslearen gaitasunak ezagutuko dituen behatzaile kuantikoa izatea.
Hezkuntzan sartu gabeko dimentsio asko daude. Gure historiari, nondik gatozen,esaterako, ez zaio garrantzi asko ematen gaurko hezkuntza sisteman; ezta ikaslea familian non kokatu den ere. Hezkuntzak irreflexiozko baliabide gehiago eskaini beharko lituzke haurra ordenatu ahal izateko. Haurraren ingurunea ere funtsezkoa da, ikasleak bere historia idazten duen lekua baita, eta eduki nahi duen bizitzaren arabera talde bateko edo besteko partaide izatera bihurtuko da. Honekin lotua, zerikusi handia dauka generazioen arteko harremanak; izan ere, eskolan generazioa anitz daude, eta bakoitzak mundua modu ezberdinean ikusten du. Gazteek zaharren esperientzia onartu beharko lukete, eta zaharrek, berriz, gazteen ilusioa. Horrez gain, hezkuntzan ikasleak bizitzari nolako zentzua aurkitu dion landu beharko zen.
Giza-harremanak arautzen dituzten ordenak hauxek dira:
1. Ordena: nola sartu arazoak sortzen dituzten ikasleak
2. Ordena: Ematen denaren eta jasotzen denaren arteko balantza
3. Ordena: lehena iristen dena izango da irabazlea (irakaslea lehenago iritsi zenez, autoritate gehiago dauka)
3) Carles Parellada
Bideo hau, Carles Parellada 2011.urtean egindako hitzaldi baten zatia da. Bertan, pedagogia sistemikoari buruz hitz egiten du modu konkretu batean eta bere ulermena errazten digu.
Haurrentzako garrantzitsua dela bere ingurunetik ikastea dio bere hitzaldiaren hasieran. Biologia eta kontestu sozialaren arteko erlazioa dagoela esaten du, giza biologikoak gara eta horregatik esperientzia biologikoa daukagu. Hala ere, esperientzia hau aldatu egiten da kontestu soziala kontuan hartuz.
Gure ingurune asko aldatu egiten digu; adibidez, familia. Familiak asko aldatzen digu “vínculos ocultos” deitutakoak direla eta. Lotura hauek modu batean edo bestean jokatzera eramaten digute.
Haur bakoitzak bere biologia dauka eta eskoletara bere historia pertsonala ekartzen dute. Bestetik, prestakuntza akademiko bat ekartzen dute eta honek baldintzatzen ditu. Irakasleak, bere ikasleek dituzten arazoak ulertu eta errespetatu behar ditu, bere esperientziak kontuan hartuz.
Modu berean, gurasoek ere ekartzen dituzte gauzak eskolara: beldurra, itxaropenak… eta hauek ere baldintzatzen dituzte haurrak.
Parelladak azaltzen digu, eskola batean bazterketa bat gertatzen denean, ahalik eta azkarren konpondu behar dela, arazo bat bihurtu baino lehen. Gela batean bazterketa bat dagoenean, ikasleek ez dira beraien artean laguntzen eta ez dago komunikaziorik. Egoera hau saihestu behar da, ikasle guztiek zerbaiten parte direla sentitu behar dutelako eta gela giroa apurtuta badago ez da hori gertatuko. Ikasle guztiak garrantzitsuak izan behar dira gela batean.
Carles Parelladaren aburuz, ikasleak, ikasle moduan jokatu behar du eta zuzendaria, zuzendari bezala. Ez dira beraien artean zapaldu behar, hori gertatzen bada, eskolak arazo bat izango du.
4) Pedagogia Sistemikoa: Emmanuel Ponce Álvarez
Bideo hau, Emmanuel Ponce Álvarezek 2015.urtean egindako azalpen bat da. Bertan, pedagogia sistemikoa azaltzen da eta oso erraz ulertzeko balio digu.
Lehenik eta behin, pedagogia sistemikoaren definizioa ematen du eta osagai bakoitzaren funtzioa aipatzen du, familiarekin lotuz. Pedagogia sistemikoak begi-bistakoa hautematen saiatzen da, momentu bakoitzean daukagunarekin lanean arituz, hau da, sistema baten parte garela sentitu behar dugu. Pedagogia alternatibo honek ekosistema bat osatzen du, familia eta gizartea lotzen dituena. Pertsona bakoitza sistema espezifiko bat da eta inguratzen duena eta haren konstelazio delakoak dira, adibidez, familia. Pedagogia sistemikoa hezkuntza begiratzeko modu berri bat dela esaten du bideoak. Arbasoen ondarea kontuan hartuz heztea du helburu.
Ondoren, bideoa erakargarriagoa eta praktikoagoa izan dadin The Simpsons telesaioaren zati batzuk erabiltzen ditu irakasleen adibideak emateko. Esate baterako, irakasleak ikasleak zigortu eta jotzearekin mehatxatzen ditu. Hurrengo adibideak, irakasle ona izango den ala ez uste duen pertsonaia agertzen da.
Bestalde, oso harrigarria den adibidea agertzen da. Adibidean, irakasleak ez daki ikasleari egiten ari dion galderaren erantzuna eta liburuko erantzunetan bilatu behar du eta gainera zigortu egiten du. Irakaslea ez da irakasleen liburua gabe klase emateko gai.
Bideoaren arabera, ikasleek modu egokian ikasteko familia sistema kontuan hartzea beharrezkoa da, hau da, ikasleen jatorria ezagutu, errespetatu eta onartu behar da. Beraz, horretarako, irakasleak ez ditu gelako ikasle gisa soilik ulertu behar, hauen testuntiguru eta ingurunea ere ulertzen saiatu behar du.
Hau da, ikasleek familiarekiko dituzten sentimenduak garrantzia handia dute. Izan ere, hauek kontuan hartu ezean, ez ditugu ikaslearen familia arazoetatik jatorria duten ekintzak hautematen. Eta honek, hezkuntza sisteman zuzenean eragin dezake.
Beraz, bideoaren arabera, guraso eta eskolen arteko elkarrekintzak izugarrizko garrantzia du. Elkarrekintza honen ondorioz, ikasleen emaitzak nabarmen hobetzen dira, eta hori gutxi balitz, ikasle eta irakasleen arteko harremana hobetzen ere laguntzen du.
Laburki, bideoaren arabera, familia eta eskolaren arteko erlazioari arreta jartzea ezinbestekoa da, bi hauen arteko erlazioak ikasleak hezkuntzarekiko izan dezaken jarrera baldintzatzen baitu. BIBLIOGRAFIA
GARCÍA J.A (2009). LA PEDAGOGÍA SISTÉMICA: CREANDO PUENTES
Hik Hasi aldizkaria (2007). Pedagogia sistematikoa
Carbonell Sebarroja, J. (2014) Pedagogias del siglo XXI
Hezkuntza integrazioaren definizioa: prozesu bat da non ume guztiei, bere arraza, ahalmena edo beste edozein desberdintasun kontuan hartu gabe, ohiko klase bateko kide izatea bermatzen duena. Gizarte justu bat sortuko da, gizakien desberdintasunak eta duintasuna errespetatzen duena.
Integrazioa gizakien eskubide bat izateaz aparte, kontzeptu filosofiko eta bizitzeko modu bat da. Gainera, hezkuntza kalitaterako ere beharrezkoa da. Horrela bada, irakasleak ikasleengana egokitu behar dira eta ez ikasleak programari. Hezkuntza berezia hezkuntza orokorraren osagai bilakatu behar da.
Hezkuntza integratzaileak, heziketa prozesuan aldaketak egitera behartzen du, irakasteko eta ebaluatzeko moduan, zentroaren antolaketan eta irakaskuntzaren kulturan. Honek guztiak, irakaslearen pentsamoldean aldaketa bat egotea ekartzen du.
Gainera, ezagutza soziala edukitzen laguntzen digu eta injustiziak, naturalak ez direla erakusten digu.
Integrazioa ez da hezkuntza maila guztietara iristen. Halaber, ezberdintasunak gora doazen heinean formazioa luzatzea ezinezkoa bihurtzen da.
Zailtasun, erresistentzia eta kontraesanen aldetik, ezberdintasunak integratzea errealitate jasangaitza da. Kontuan hartu behar da, ezberdintasuna ez dela existitzen eta salbuespenak denok garela.
Halaber, batzuetan, ikasle ezindua ongi etorria izaten da, baina, beste batzuetan onartua soilik. Bestalde, ebaluazio irizpideak gogoratzearen ondorioz, ezintasuna dutenak oztopo bihurtzen dira. Hala, eskolak kontradikzio batean elkarbiziz.
Italiar hezkuntzak esaterako, kritika asko jasan ditu ikaslerik onenak hautatu eta ikasle txarrak eta arazoak dituztenak baztertu egiten dituelako.
Aldiz, Barbianako eskolak kontrakoa egiten du, hau da ez dago azterketarik ez kalifikaziorik. Eskola honetan garrantzitsuena ikasle guztiak aurrera ateratzea eta horretarako ikaslerik onenak gainerako zailtasunak dituztenei laguntzea da.
Beraz, arreta bereziak dituzten ikasleak tratatzeko bi era daude: alde batetik, baztertzailea eta bestetik, inklusiboa.
Dibertsitate baztertzailean, ikasleak behar duen laguntza gelatik kanpo ematen da edota ikastolako ordutegitik kanpo, horrela, zailtasunak dituztenak besteengandik baztertuz.
Diferentzia inklusiboan, berriz, ikasle guztiek leku berdina konpartitzen dute klase orduetan, berdintasuna sustatuz eta denek eskubide berdinak dituztela adieraziz.
Horrela, hezkuntzaren bilakaera: arazoak dituen ikasle bat baztertua izatetik onartua izatera pasatzea da. Hau azaltzeko bost fase aurki ditzakegu:
1-Abandonu eta marjinazioaren fasea edo aldia: Pasarte honetan, defizita duen ikaslea uste da baztertu egin behar dela gizartetik.
2-Zentro espezializatuen sorrera: Aldi honetan ere bereizketa nabarmen bat dago zailtasunak dituen ikasle baten eta ikasle langile eta azkar baten artean. Zentro honen sorrerak bi ikasleen hezkuntzaren arteko banaketa du helburutzat.
3-Intregrazio diferentzialaren aldia: Fase honetan hitz egiten den integrazioa fisikoa da erreala baino, izan ere, eskola batean jasotzen duten kurrikuluma guztiz ezberdina da ikaske on eta ikasle txarren artean. Kurrikulum bereizketa hau, ikaslearen maila akademikoaren arabera egingo da.
4-Aurreko fasearekin lotua: Fase hau aurrekoaren antzekoa da; izan ere, ikasleen kurrikulumaren bereizketaz hitz egiten du baina horretaz gain psikologoek izango dute erantzunkizuna bereizketan eta irakasleak bigarren plano batera pasatuko direla.
5-Eskolaren bilketa hezkuntzan: Azkenik, fase honetan defendatzen da ikasle guztien arteko hezkuntza . Aldi honetan ez dago bereizketarik ikasle txarren eta onen artean.
TALDE KOOPERATIBOAK ETA ELKAR ERAGILEAK
Talde kooperatiboetan, ikasleen artean laguntza eskaintzen dute, ikasle bakoitzak bere erritmora ikasten du, honela, onurak lortuz.
Lankidetza Programak hiru parte-hartze eremutan banatzen dira:
Taldearen kohesioa: taldeak ondo ikasteko giroa sortuz, horrela, lankidetza eta besteei laguntzen ikasiko dute.
Talde-lanak irakasteko erabili: batera ikasteko, haien artean laguntzen ikasteko...
Ikasleak talde-lanak erabiliz bidean sortzen diren arazoei aurre egiten ikasiko dute.
Aholkularitza eta formazio prozeduran bi ikasle “mota” nahasten dira, abantaila gehien dituzten ikasleak eta zailtasun gehien dituztenak batzen dira klasean.
CREA-ren helburua ikasketetan porrot egiten duten ikasleen ehunekoa jaistea da, irakaskuntza hobetuz, programa hau, Freire-k eta Vygotski-k egindako teorietan oinarrituta dago. Lau fase daude: lehenengoa, sentsibilizazio fasean gurasoekin bilerak egiten dira klaseak antolatzeko. Bigarrena, amets fasea da non klaseetan emango diren irakasgaiei buruz ideiak ematen dira. Hirugarrena, lehentasunak aukeratzean datza, hemen irakaskuntzan sartu nahi diren eraldaketak eztabaidatzen dira. Azkena plangintzak, aurreko fasea aktibatzen du. Beste bi proiektu mota eratu dira, INCLUD-ED proiektua eta ROMA proiektua.
Lehenengoak helburu bikoitza du: batetik bost urtetan zehar, eskola porrota eragiten duten politikak edo neurriak aztertzea eta eskola inklusioan laguntzen dituzten jokabideak aurkitzea.
Bigarrenak, kultura aniztasunaren garapena errepresentatzen du. Hala, aberastasuna konsideratzen du bazterketa edo banaketarik gabeko eskola publikoa, kultura eskolarra, liberalago, gizatiarrago eta demokratikoago izanik. Eskola hauetan, klasea elkarbizitza eta ikasketa gune izango da.
Jarraian, bost bideo aurkituko dituzue, non, pedagogia hobeto ulertzen lagunduko dizueten.
BIDEOAK
1) Mejorando las estrategias pedagógicas para la inclusión
-Izenburua: Mejorando las estrategias pedagógicas para la inclusión
-Hizlaria: Carlos Contreras Carrasco
-Iraupena: 2:28
-Ideia nagusiak:
Ezintasuna izatea zer den definitzen du eta zein mota dauden adierazi. Gero, integrazio esparru ezberdinak aipatzen ditu, baita, ezinduek jasaten dituzten arazo sozial eta kulturalak ere. Eta horrek guztiak ikasgeletan duen eraginak azaldu du. Azkenik egoera hobetzeko zenbait proposamen egiten ditu, eta baita, gaur egungo eskolek integrazioari lotuta dituzten gabeziak ere.
2) Hezkuntza inklusiboa
-Izenburua: Hezkuntza inklusiboa
-Hizlaria: Entrabistatzailea, Evelyn Cano (Isabelen ama), Ricardo Beltrán (Martinen aita), Rosa Leonardo (Jessicaren ama) eta beste zenbait guraso.
-Iraupena: 7:58
-Ideia nagusiak:
Isabel Martín eta Jessica eta beste zenbait haur berezien eskola esperientziak kontatzen dira. Lehen ezinduen eskola batean ibiltzen ziren, orain ordea, hezkuntza inklusiboa ematen den eskola erregular batean dabiltza. Beste edozein haur bezala tratatzen dituzte, baina beti ere, pertsona bakoitzaren beharrak kontuan hartuz. Bertako haurrekin oso ondo moldatzen dira, eta horren ondorioz, aurrerapen handiak egin dituzte, gehiago sozializatu…
3) Cuerdas
-Izenburua: Cuerdas film laburra (Trailerra)
-Hizlaria: Ez dago hizlaririk. Pertsonaia nagusiak mutil tetraplegiko bat eta neska bat dira.
-Iraupena: 00:56.
-Ideia nagusiak:
Eskola batean garatzen da istorioa, mutil berri bat iristen da eskolara, tetraplegiko da. Iristean denek aurpegi arraroa jartzen dute, neska batek izan ezik. Neska horrek mutilari integratzen laguntzen dio. Berarekin jolasten du, berarekin hitz egin… Tamalez, egun batean, mutila hil egiten da, baina neskak betirako gogoratzen du.
4) Testimonio de una familia de un niño especial
-Izenburua:Testimonio de una familia de un niño especial
-Hizlaria: Elkarrizketatzailea, Helena Sanchez (ume berezi baten ama) eta Andres Davila (umearen anai nagusia).
-Iraupena: 7:55.
-Ideia nagusiak:
Elkarrizketa bat da, ume berezi baten amari eta bere anaiari. Ume honek sindrome oso arraroa dauka RTS (Rubinstein-Taiby Syndrome) izenekoa eta eskolan dagoen egoerari buruz hitz egiten dute, eskolan daukan egoera aztertuz, inklusioa...
5) Valores cooperativos
- Izenburua: Valores cooperativos
- Iraupena: 4:13
- Ideia nagusiak:
Kooperazioa zertan datzan esplikatzen du eta bertan transmititzen diren baloreak (elkarren laguntza, ardura, demokrazia, berdintasuna, zuzentasuna, honetaz gain baita horien helburuak zein diren ere. BIBLIOGRAFIA -Ainscow, M. (2001). Entrevista de Angeles Parrilla. Cuadernos de Pedagogia, 307:44-49. -Huguet, T. (2006). Aprender juntos en el aula: una propuesta inclusiva. Barcelona: Graó
Hezkuntza hitza entzuterakoan, gizarte baten asimilazioa ulertzen dugu, baita baloreak eta haien funtzionamendua zuzentzen dituzten jarrerak ere. Beraz, gizarteak eta haren funtzionamendu motak hezkuntzaren araberakoak dira denboran bizirauteko. Gizarteak hezkuntzatik autoritarismoa azaltzen du menpeko pertsonak, autoritarioak eta lehiakorrak sortzeko, hauek sistemaren injustiziak gizartearentzat berezko gauzak direla onartzen dituztelarik. Horrela, sistema insolidario batean murgiltzen gara, non desberdintasunak, biolentzia, borrokak eta esplotazioa mantentzen diren.
2. MUGIMENDU EZ AUTORITARIOA PEDAGOGIAN
Pentsamendu antiautoritario pedagogikoa eskola tradizionalaren kritikatik jaiotzen da. Hau, eskola berriaren eta pentsamendu pedagogiko existentzialaren mugimenduak bultzatuta sortu da. ‘Mugimendu autoritarioa’ hezkuntzan askatasuna instituzioen eta pertsonen inposizioaren gainetik gainjartzen duen edozein mugimenduri deritzo.
Mugimendu honek banakoaren askatasuna eta gizarte natura eskatzen du; hezkuntza tradizionala eta Estatua arbuiatzen du, boterea dutenen zerbitzura daudelako eta gizarteari bere eskubide eta indar propioaren kontzientzia izatea eragozten diolako. Praktikan, autokudeaketa moduan funtzionatzen duen klase eta diferentziarik gabeko eskola planteatzen du.
Mugimendu honetan bi egile ezberdintzen ditugu:
- Anarkistak: Tolstoi, Robin eta Espainian Ferrer Guardia.
- Ez anarkista edo libertarioak: Summerhill eta Rogers.
2.1. MUGIMENDU EZ AUTORITARIOAREN PRINTZIPIOAK
Mugimendu alternatibo honetan helburua ikaslearen askatasuna bermatzea da, mota guztietako jarrera autoritarioa arbuiatuz.
Pedagogia libertarioaren oinarriak hurrengoak izango lirateke:
-Banakoaren askatasuna. Askatasuna banakoa izango da nahiz kolektiboa izan, hau da, indibiduoak besteak kontuan hartu beharko ditu eta taldean bizi beharko du bere ardurak izanik.
-Autoritatearen kontra. Inork ez dauka aginterik; jarduerak onartutako konpromiso batzuetan eta erabaki kolektiboetan oinarritzen dira.
-Banakoaren autonomia, hierarkiatik kanpo. Bakoitzak bere eskubide eta betebeharrak onartu behar ditu modu boluntarioan taldea errespetatuz. Indibiduoak bere arazoei aurre egin eta bere uste sendoak eta arrazonamenduak sortuko ditu.
-Jokoaren bidez ezagutza lortzea. Jokuetatik abiatuz, elkartasuna eta talde lana garatzearen prozesua errazten da; baita ere sozializazioa eta giro positiboa.
-Diskriminaziorik gabeko baterako hezkuntza. Hezkuntza berdina eta guztiena da, diskriminaziorik gabea, bai genero zein egoera ekonomiko-sozial kontuetan.
Horrelako printzipioak kontuan hartuko dituen giroa sortzeko, denon baiezkoan oinarrituz, beharrezkoa da pertsona bakoitzak erabaki, aukeratu eta jardun dezala gustatzen zion horretan inoren agindurik gabe. Bestalde, bakoitza bere mugen errealitatea ezagutu behar du, horrela, bere hezkuntzarako beharrezkoak izango diren ariketak eta jarrerak landuko ditu eta zer, nola, noiz eta non erabakiko du askatasun osoaz baliatuz.
3. CARL ROGERSEN ERAGINA HEZKUNTZA ARLOAN
Rogers zuzendaritza ezaren aita izan zen; bere ustetan, askatasun psikologikoko klima, banakoaren garapen osoa mesedetzen zuen, eta enpatia eta benetakotasuna baloratzen zuen. Horregatik hezkuntza-prozesu osoa haurran arreta jarri behar da eta ez irakaslean edota materian.
Rogersen iritziz, hezkuntzaren eta ikaskuntzaren oinarrizko printzipioak, giza potentzialenganako konfiantza, ikasi edo irakatsiko den materiaren egokitasuna, parte-hartzeko irakaskuntza, autoebaluazioa, autokritika eta ikaskuntza beraren ikaskuntza dira.
Ikaskuntza, garrantzitsua bezain sakona izan behar da hezten den pertsonaren osotasunerako. Ezin dugu beste pertsona bati zuzenean irakatsi. Lehen aipatu dugun bezala, irakaslearen funtzioa oso garrantzitsua da bera baita ikaskuntza egokia lortzeko behar den giro aproposa sortzen duena. Bestalde, konfidantza transmititu eta, modu bateratuan argitu eta motibatu behar du bere lanean; honi, “ulermen enpatikoa” deitzen zaio,
C. Rogersek dioenez, hezkuntzaren helburuak hurrengoak dira:
Haurrak jarduteko izan behar duen berezko ekimena garatzera laguntzea.
Bere jardueren erantzulea dela barneratzea.
Beraien helburu propioak lortzeko eta ez besteen onarpena lortzeko lan egingo dutela saiatzea.
Printzipio nagusia askatasuna bada ere, ez da printzipio anarkistetan oinarritzen (sozioekonomikoki ez da orientatzen). Izaera mistoa izanik, neska-mutilak naturalak eta irekiak izatea bilatzen da; zorionezko atmosfera sortzea da helburua.
Neillen ikuspegi pedagogikoa eskola tradizional eta sistema kapitalistari egindako kritikan zentratzen da. Neillentzat autoritarismoa eta errepresioa gaixo dagoen gizarte batera umea ohitzeko erabiltzen diren teknikak dira. Izan ere, eskola eta familia hiritar menpekoak sortu ohi ditu. Summerhill eskola tradizionalari aurre egiteko sortu zen. Hierarkia, ohiko familia egitura, eskola, erlijioa eta armadaren aurka dago. Beraz, berdintasuna, askatasuna, maitasuna eta bizitzaren alde egongo den estruktura da.
Askatasuna da, eskola konbentzionalaren autoritarismoaren aurrean dagoena. Eskola haurren eta irakasleen asanblea baten bitartez dago autogobernatua, bertatik at soilik lotarako eta jantokiko arau minimo batzuk besterik ez dira ezartzen. Hezkuntzaren helburua nola bizi irakastea da, haurrei bizitza oro eta orekatu bat bermatzea zoriontasunez, ausardiaz eta onuraz. Haurrek nahi dutena egin dezakete beti ere gainontzekoen askatasuna inbaditu gabe, asanblada generalak erregulatutako askatasuna. Askatasuna pentsamendua, maitasuna estimulatzean oinarritzen da eta ez errepresioa.
Beste balioetako bat autogobernua da, hau da haurrak autorregulatzen ikasi behar du eta era berean taldeak autogobernatzen. Autogobernua asanblea eta asanbleak aukeratutako tribunal batean oinarritzen da. Hau astero aldatzen da eta akats eta arazo guztiak zuzentzea da bere eginbeharra.
Emozioen hezkuntza da bertokoa; eskolak betidanik hartu du gizabanakoen burua eta ez bihotza. Summerhillen emozioen garapen askea lortzea bilatzen da. Zigorrak debekatuta daude ez baitute ezer konpontzen; gorrotoz egindako ekintza da eta geroz eta umeari geroz eta zigor gogorragoak ezartzen zaizkio gainera. Askatasuna eta maitasuna nagusi diren ingurugiro terapeutiko batean, segurtasuna, konfiantza eta alaitasuna garatzen dira.
Irakaskuntza bigarren maila batean zegoen; ez baitziren gradu akademiko eta kalifikazioak kontutan hartzen. Eskola, edukietaz ahaztu eta umearen psikologiaz arduratu behar da. Azken honi, garrantzia handiagoa emanez. Izan ere, garrantzitsuena umeak iritzi propio eta egiazkoa garatzea, bizitzarako jarrera independentea edukitzea eta pertsona eta gauzekiko interesa edukitzea izango da.
Jarraian pedagogia honekin lotutako bideo batzuk aurkituko dituzue:
BIDEOAK
1) LA ESCUELA NUEVA
Eskola tradizionala kritikatu egiten du eta eskola eredu berri bat proposatzen du. Bideo hau, lan honen sarrera moduan ikusi daiteke, eskola batek izan behar dituen ezaugarriak azaltzen dituelako.
2) PEDAGOGÍA NO DIRECTIVA
3 minutu pasatxo irauten du bideo interesgarri honek. Lau puntu garrantzitsutaz hitz egiten da: irakaslearen rola, ikaslearen rola, materia eta ebaluazioa.
C. Rogersen pedagogia ez autoritarioa azaltzen du, arbel batean marrazkiekin baliatuz. Norbanako bakoitza, aske da bere nortasuna eraiki eta erabakiak hartzeko eta irakasleak ikasleari laguntza, orientazioa eta ikasteko erraztasunak eskainiko dizkio.
3) SUMMERHILL: la escuela democrática
Bideo honek, 7 minutu inguru irauten ditu.
Summerhill eta Alexander Neillen pedagogia argitzen duen bideo da, Malagako Unibertsitateko Magisteritza ikasleak eginikoa.
Summerhill eskola demokratikoen mugimenduaren aintzindari garrantzitsuenetarikoa da eta Suffolken (Ingalaterraren ekialdean) kokatzen da. Eskola demokratikoak bi funtsezko printzipioetan oinarritzen dira: ikasleek erabakitzen dute klasera joan nahi duten edo ez eta asanbladen dinamika, non denek parte hartzen dute eskolako arauak erabakitzean.
Summerhillen sorrerak (1921) izugarrizko zirrara sortu zuen garaiko hezkuntza-arloan, bai Ingalaterran bai Estatu Batuetan ere. Azken honetan astinaldia handiagoa izan zen bertan, bereziki 60ko hamarkadan, instituzioen eta eskola publikoaren kritika sekulakoa baitzen.
Hala ere, Ingalaterran zenbait saiakerak egin ditu gobernuak 90. hamarkadatik eskola alternatibo hau ixteko, baina gaur egun arte Summerhillek sistema juridikoaren babesa jaso egin du.
4) EDUCACIÓN ANTIAUTORITARIA
Egun bat eskola antiautoritario batean (azterketarik, zigor eta oparirik gabea). Ikasleen ikuspuntutik azaltzen da, haiek bere iritzia esanez. Zer balore ikasten dituzten, alde onak, eta kanpotik zer ikuspuntu txarra izan dezakegun ere esaten dute. Ez da irakaslerik ikusten bideo osoan, ikasleek beraien artean nola moldatzen diren lanak egiteko garaian ikus dezakegu.
5) ESKOLA ASKEA
Bideo honetan pedagogia ezberdin baten beharra ikusten dugu.
Argentinan aurkitzen gara, non guraso eta irakasle talde batek beste eskola mota bat sortu duten. Honetan, haurrak jolastu, hitz egin eta abar egiten duten baino beti atzean ikasketa batzuk dituztela.
Honen helburua, deseskolarizazioarekin bukatzea da beste askatasun gehiagoko eskola bat sortzeko.
BIBLIOGRAFIA
- Casanova, E. M.: El proceso educativo según Carl Rogers: la igualdad y formación de la persona.
- Ackerman, N. W. eta besteak (1970). Summerhill: pro y contra. México: Fondo de Cultura Económica.