2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

PEDAGOGIA EZ-AUTORITARIOA

1. ZER DA HEZKUNTZA? ESKOLA TRADIZIONALA

     Hezkuntza hitza entzuterakoan, gizarte baten asimilazioa ulertzen dugu, baita baloreak eta haien funtzionamendua zuzentzen dituzten jarrerak ere. Beraz, gizarteak eta haren funtzionamendu motak hezkuntzaren araberakoak dira denboran bizirauteko. Gizarteak hezkuntzatik autoritarismoa azaltzen du menpeko pertsonak, autoritarioak eta lehiakorrak sortzeko, hauek sistemaren injustiziak gizartearentzat berezko gauzak direla onartzen dituztelarik. Horrela, sistema insolidario batean murgiltzen gara, non desberdintasunak, biolentzia, borrokak eta esplotazioa mantentzen diren.

2. MUGIMENDU EZ AUTORITARIOA PEDAGOGIAN

       Pentsamendu antiautoritario pedagogikoa eskola tradizionalaren kritikatik jaiotzen da. Hau, eskola berriaren eta pentsamendu pedagogiko existentzialaren mugimenduak bultzatuta sortu da. ‘Mugimendu autoritarioa’ hezkuntzan askatasuna instituzioen eta pertsonen inposizioaren gainetik gainjartzen duen edozein mugimenduri deritzo.

Mugimendu honek banakoaren askatasuna eta gizarte natura eskatzen du; hezkuntza tradizionala eta Estatua arbuiatzen du, boterea dutenen zerbitzura daudelako eta gizarteari  bere eskubide eta indar propioaren kontzientzia izatea eragozten diolako. Praktikan, autokudeaketa moduan funtzionatzen duen klase eta diferentziarik gabeko eskola planteatzen du.
Mugimendu honetan bi egile ezberdintzen ditugu:
- Anarkistak: Tolstoi, Robin eta Espainian Ferrer Guardia.
- Ez anarkista edo libertarioak: Summerhill eta Rogers.

2.1.  MUGIMENDU EZ AUTORITARIOAREN PRINTZIPIOAK
Mugimendu alternatibo honetan helburua ikaslearen askatasuna bermatzea da, mota guztietako jarrera autoritarioa arbuiatuz.

Pedagogia libertarioaren oinarriak hurrengoak izango lirateke:
-Banakoaren askatasuna. Askatasuna banakoa izango da nahiz kolektiboa izan, hau da, indibiduoak besteak kontuan hartu beharko ditu eta taldean bizi beharko du bere ardurak izanik.
-Autoritatearen kontra. Inork ez dauka aginterik; jarduerak onartutako konpromiso batzuetan eta erabaki kolektiboetan oinarritzen dira.
-Banakoaren autonomia, hierarkiatik kanpo. Bakoitzak bere eskubide eta betebeharrak onartu behar ditu modu boluntarioan taldea errespetatuz. Indibiduoak bere arazoei aurre egin eta bere uste sendoak eta arrazonamenduak sortuko ditu.
-Jokoaren bidez ezagutza lortzea. Jokuetatik abiatuz, elkartasuna eta talde lana garatzearen prozesua errazten da; baita ere sozializazioa eta giro positiboa.
-Diskriminaziorik gabeko baterako hezkuntza. Hezkuntza berdina eta guztiena da, diskriminaziorik gabea, bai genero zein egoera ekonomiko-sozial kontuetan.

Horrelako printzipioak kontuan hartuko dituen giroa sortzeko, denon baiezkoan oinarrituz, beharrezkoa da pertsona bakoitzak erabaki, aukeratu eta jardun dezala gustatzen zion horretan inoren agindurik gabe. Bestalde, bakoitza bere mugen errealitatea ezagutu behar du, horrela, bere hezkuntzarako beharrezkoak izango diren ariketak eta jarrerak landuko ditu eta zer, nola, noiz eta non erabakiko du askatasun osoaz baliatuz.

3. CARL ROGERSEN ERAGINA HEZKUNTZA ARLOAN
Rogers zuzendaritza ezaren aita izan zen; bere ustetan, askatasun psikologikoko klima, banakoaren garapen osoa mesedetzen zuen, eta enpatia eta benetakotasuna baloratzen zuen. Horregatik hezkuntza-prozesu osoa haurran arreta jarri behar da eta ez irakaslean edota materian.
Rogersen iritziz, hezkuntzaren eta ikaskuntzaren oinarrizko printzipioak, giza potentzialenganako konfiantza, ikasi edo irakatsiko den materiaren egokitasuna, parte-hartzeko irakaskuntza, autoebaluazioa, autokritika eta ikaskuntza beraren ikaskuntza dira.
Ikaskuntza, garrantzitsua bezain sakona izan behar da hezten den pertsonaren osotasunerako. Ezin dugu beste pertsona bati zuzenean irakatsi. Lehen aipatu dugun bezala, irakaslearen funtzioa oso garrantzitsua da bera baita ikaskuntza egokia lortzeko behar den giro aproposa sortzen duena. Bestalde, konfidantza transmititu eta, modu bateratuan argitu eta motibatu behar du bere lanean; honi, “ulermen enpatikoa” deitzen zaio,
C. Rogersek dioenez, hezkuntzaren helburuak hurrengoak dira:
  • Haurrak jarduteko izan behar duen berezko ekimena garatzera laguntzea.
  • Bere jardueren erantzulea dela barneratzea.
  • Beraien helburu propioak lortzeko eta ez besteen onarpena lortzeko lan egingo dutela saiatzea.

4. SUMMERHILLEN ESPERIENTZIA (A.S. Neill 1883−1973)

Printzipio nagusia askatasuna bada ere, ez da printzipio anarkistetan oinarritzen (sozioekonomikoki ez da orientatzen). Izaera mistoa izanik, neska-mutilak naturalak eta irekiak izatea bilatzen da; zorionezko atmosfera sortzea da helburua.
Neillen ikuspegi pedagogikoa eskola tradizional eta sistema kapitalistari egindako kritikan zentratzen da. Neillentzat autoritarismoa eta errepresioa gaixo dagoen gizarte batera umea ohitzeko erabiltzen diren teknikak dira. Izan ere, eskola eta familia hiritar menpekoak sortu  ohi ditu.  Summerhill eskola tradizionalari aurre egiteko sortu zen. Hierarkia, ohiko familia egitura, eskola, erlijioa eta armadaren aurka dago. Beraz, berdintasuna, askatasuna, maitasuna eta bizitzaren alde egongo den estruktura da.
Askatasuna da, eskola konbentzionalaren autoritarismoaren aurrean dagoena. Eskola haurren eta irakasleen asanblea baten bitartez dago autogobernatua, bertatik at soilik lotarako eta jantokiko arau minimo batzuk besterik ez dira ezartzen. Hezkuntzaren helburua nola bizi irakastea da, haurrei bizitza oro eta orekatu bat bermatzea zoriontasunez, ausardiaz eta onuraz. Haurrek nahi dutena egin dezakete beti ere gainontzekoen askatasuna inbaditu gabe, asanblada generalak erregulatutako askatasuna. Askatasuna pentsamendua, maitasuna estimulatzean oinarritzen da eta ez errepresioa.
Beste balioetako bat autogobernua da, hau da haurrak autorregulatzen ikasi behar du eta era berean taldeak autogobernatzen. Autogobernua asanblea eta asanbleak aukeratutako tribunal batean oinarritzen da. Hau astero aldatzen da eta akats eta arazo guztiak zuzentzea da bere eginbeharra.
Emozioen hezkuntza da bertokoa; eskolak betidanik hartu du gizabanakoen burua eta ez bihotza. Summerhillen emozioen garapen askea lortzea bilatzen da. Zigorrak debekatuta daude ez baitute ezer konpontzen; gorrotoz egindako ekintza da eta geroz eta umeari geroz eta  zigor gogorragoak ezartzen zaizkio gainera. Askatasuna eta maitasuna nagusi diren ingurugiro terapeutiko batean, segurtasuna, konfiantza eta alaitasuna garatzen dira.
Irakaskuntza bigarren maila batean zegoen; ez baitziren gradu akademiko eta kalifikazioak kontutan hartzen. Eskola, edukietaz ahaztu eta umearen psikologiaz arduratu behar da. Azken honi, garrantzia handiagoa emanez. Izan ere, garrantzitsuena umeak iritzi propio eta egiazkoa garatzea, bizitzarako jarrera independentea edukitzea eta pertsona eta gauzekiko interesa edukitzea izango da.

Jarraian pedagogia honekin lotutako bideo batzuk aurkituko dituzue:

BIDEOAK
1) LA ESCUELA NUEVA

Eskola tradizionala kritikatu egiten du eta eskola eredu berri bat proposatzen du. Bideo hau, lan honen sarrera moduan ikusi daiteke, eskola batek izan behar dituen ezaugarriak azaltzen dituelako.
2) PEDAGOGÍA NO DIRECTIVA

3 minutu pasatxo irauten du bideo interesgarri honek. Lau puntu garrantzitsutaz hitz egiten da: irakaslearen rola, ikaslearen rola, materia eta ebaluazioa.
C. Rogersen pedagogia ez autoritarioa azaltzen du, arbel batean marrazkiekin baliatuz. Norbanako bakoitza, aske da bere nortasuna eraiki eta erabakiak hartzeko eta irakasleak ikasleari laguntza, orientazioa eta ikasteko erraztasunak eskainiko dizkio.
3) SUMMERHILL: la escuela democrática

Bideo honek, 7 minutu inguru irauten ditu.
Summerhill eta Alexander Neillen pedagogia argitzen duen bideo da, Malagako Unibertsitateko Magisteritza ikasleak eginikoa.
Summerhill eskola demokratikoen mugimenduaren aintzindari garrantzitsuenetarikoa da eta Suffolken (Ingalaterraren ekialdean) kokatzen da. Eskola demokratikoak bi funtsezko printzipioetan oinarritzen dira: ikasleek erabakitzen dute klasera joan nahi duten edo ez eta asanbladen dinamika, non denek parte hartzen dute eskolako arauak erabakitzean.
Summerhillen sorrerak (1921) izugarrizko zirrara sortu zuen garaiko hezkuntza-arloan, bai Ingalaterran bai Estatu Batuetan ere. Azken honetan astinaldia handiagoa izan zen bertan, bereziki 60ko hamarkadan, instituzioen eta eskola publikoaren kritika sekulakoa baitzen.
Hala ere, Ingalaterran zenbait saiakerak egin ditu gobernuak 90. hamarkadatik eskola alternatibo hau ixteko, baina gaur egun arte Summerhillek sistema juridikoaren babesa jaso egin du.

4) EDUCACIÓN ANTIAUTORITARIA

Egun bat eskola antiautoritario batean (azterketarik, zigor eta oparirik gabea). Ikasleen ikuspuntutik azaltzen da, haiek bere iritzia esanez. Zer balore ikasten dituzten, alde onak, eta kanpotik zer ikuspuntu txarra izan dezakegun ere esaten dute. Ez da irakaslerik ikusten bideo osoan, ikasleek beraien artean nola moldatzen diren lanak egiteko garaian ikus dezakegu.
5) ESKOLA ASKEA

Bideo honetan pedagogia ezberdin baten beharra ikusten dugu.
Argentinan aurkitzen gara, non guraso eta irakasle talde batek beste eskola mota bat sortu duten. Honetan, haurrak jolastu, hitz egin eta abar egiten duten baino beti atzean ikasketa batzuk dituztela.
Honen helburua, deseskolarizazioarekin bukatzea da beste askatasun gehiagoko eskola bat sortzeko.

BIBLIOGRAFIA
- Casanova, E. M.: El proceso educativo según Carl Rogers: la igualdad y formación de la persona.
- Ackerman, N. W. eta besteak (1970). Summerhill: pro y contra. México: Fondo de Cultura Económica.
- Neill A. S. (1937): Esa horrible escuela.
- www.educacionantiautoritaria.org



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina