Pedagogia kritikoari buruz hitz egiten dugunean, gizartearen
analisia eta aldaketa soziala barneratzen dituzten kontu guztiei buruz ari
gara. Hasteko, mugimendu pedagogiko honen aitzindariak Paulo Freire eta Jürgen
Habermas direla esan dezakegu.
PAULO FREIRE
Paulo Reglus Neves Freire 1921. urtean jaio eta 1997an hil
zen. Freireren teoriaren ardatza eraldaketa eta aldaketa sozialetan oinarritzen
da. Haren pedagogia ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, eta
haren pentsamenduak muga ugari gainditu zituen.
Autore honen pedagogian ezinbestekoa da bera bizi zeneko
testuingurua kontuan hartzea, eta era berean, testuinguru horrekiko izan zuen
konpromiso politiko nahiz soziala. Hortik abiatuz, isiltasunean bizi diren
kulturez arduratzen hasi zen: “Zapalduen Pedagogia” garatuz ikasketa
dialogikoa praktikara eraman zuen eta bitarteko bezala Alfabetatzea erabili
zuen. Pedagogia hori heziketa popularraren bidez gauzatuko da, populuari
zuzendua baitago. Freirek populuarekin lan handia egin zuen eta batik bat,
helduen alfabetatzean buru-belarri sartuta ibili zen.
Freireren pentsamendua eta hezkuntza-ekintza, heziketa
askatasunaren praktika dela onartzetik abiatzen dira, "gizaki
bukatugabea" dutelarik oinarri. Gizakiok izaki garen neurrian, ikasten
gaude eta etengabeko ikaskuntza horrek egiten du gizakia bukatugabe.
Bukagabetasun horrek beti eraldatzeko zerbait badagoela adierazten du. Modu
horretan, ikastea eraikitzea, berreraikitzea, aldatzeko konstatatzea izango da.
Pedagogia kritikoa defendatzen dutenek eskola kritiko bat
sortzearen garrantzia nabarmentzen dute, subjektuari garrantzia emanez eta
aldaketa sozialaren agente nagusitzat ikusiz.
Freirek aipatzen duen bezala, errealitatearen eraldaketa
egite politikoa da ez aberatsak geroz eta aberatsago izateko, baizik eta
itzalpean aurkitzen diren kulturen egoera hobetzeko, eta maila berean,
aldatzeko. Beraz, Freirek "Autonomiaren Pedagogia" deritzon lanean
azalduko duen bezala, ezagutza kritikoa praxis politiko eta kultural
horretan zentratua egongo da.
“Autonomiaren pedagogia”-n hezkuntza mailako eraldatze
prozesu horretan murgiltzerako orduan, lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea
izango da. Gizakiak bere munduaz kontziente izan behar du, bere
kontzientzia ekintza-hausnarketak prozesuaren barnean egon
behar duelarik, kontzientziazio horrek ahalbidetuko baitu errealitatearen
eraldaketa.
JÜRGEN HABERMAS
1929. urtean jaio zen. Alemaniar soziologo eta filosofoa da,
teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Epistemologian oinarritutako
bere lanak XX. mendean beso luzekoak izan ziren.
Jürgen Habermas akzio komunikatiboaren teoriaren
aitzindaritzat hartu izan da.Teoria honek gizartea bizitza-mundu (bizitza
pribatuen esfera eta iritzi publikoaren esfera) eta sistema-mundu
(ekonomiko eta administratiboa) bezala begiesten du aldi berean. Atal hauen
artean, diru eta boterearen bidez truke-erlazio ugari sortzen dira. Baina
sistema honen barruan, ez diote subjektuari protagonismorik kentzen. Hau
da, akzio komunikatiboaren bidez eta kolektibo bateko kide gisa jokatuz honek
akordioetara heltzea eta transformazio sozialera bideratutako ekintzak
koordinatzea lortzen du. Honetarako, hizkuntzak bitarteko bezala jokatzen du.
Berriro, pedagogia kritikora bueltatuz, hau, gure
mendebaldeko zibilizazioan ohiko sozio-hezkuntza praktika justifikatu duten
postulatuak errebisatzeko helburu duen teoria filosofiko batean oinarritzen den
hezkuntzaren orientazioa dela esan behar da.
Pedagogia kritikoa estatusaren arabera analisietatik
abiatzen da, pertsonala edo komunitarioa izan daiteke. Analisi hauek pedagogoek
edo ikasleek egin ditzakete, alde batetik, gizarte eta erakunde erlazioen
konplexutasunaz kontzientziatzeko, eta bestetik, gizarte eta erakunde
erlazioek nola laguntzen duten “errealitatea” bidegabe eta zapaltzailea izaten
kontzientzia izateko.
Pedagogia kritikoaren ustez, eraldaketa soziala bultzatzeko
hezi behar da, eta ez dagoena erreproduzitzeko. Arrazoi nagusien artean hauek
aurki ditzakegu: gehiengoaren esplotazioan oinarritzen den sistema delako,
aberastasun ekonomikoaren eta boterearen kontzentrazioa bultzatzen duelako,
komunak diren baliabideak pribatizatzen dituelako, desberdintasun sozial
handiak sortzen dituelako … Beraz, hezkuntza sistemaren lehentasun
nagusia eraldaketa sozialaren beharraz kontzientziatzea eta eraldaketa
bultzatzea izan beharko litzateke. Hezitzaileek intelektual eraldatzaile rola
hartu beharko lukete. Bestalde hezkuntza beti fenomeno sozial eta politikoa da,
eta honetan eta gizarte zientzietan neutraltasuna ezinezkoa da, hezitzailea eta
ikerlaria jendartearen parte direlako, beraien heziketa prozesu propioaren
subjektibotasunean eraikiak.
Pedagogia mota hau praktikara eramana izan da zenbait
kasutan:
- HEGOA: KOOPERAZIOA, GARAPENA ETA EMANTZIPAZIOA
1999. urtetik EHU-ko unibertsitatean burutzen da. Honen
helburua, pentsamendu kritikoa, formazio espezializatua eta zuzentasun eta
justizia sozialarekin konprometituz hiritarrak sortzen laguntzea da.
Garapenerako hezkuntza beharrezko estrategiatzat hartzen du, eraldaketa
sozialerako gizarte global kritiko eta aktibo bat sortzeko.
- “COLECTIVO ESCUELA ABIERTA”
Berrikuntza pedagogikoaren mugimendua da. 1980. urtean
Getafen sortu zen, irakasleek, ikasleek, guraso taldeak eta profesional talde
batzuez osatuta dago. Hauen helburua, hezkuntzaren etengabeko berrikuntza da,
gizarte aske, bidezkoa, berdina eta demokratikoa lortzeko. Eskola metodo
publikoa, zientifikoa, laikoa, demokratikoa eta inklusiboa defendatzen dute.
Beraiek egiten dituzten jarduera nagusiak:
Debatea eta eskola publikorantz aurrea pausoak emateko
proposamenen aurkezpenak dira. Debatearen gai nagusiak hauek dira: <<Hitz
egin, berritu, berritu ikasi>>, <<Hezkuntza krisi garaian>>,
<<Eskola publikoa eta bertako garapena>> eta << Hezkuntza
kritikoa eta sortzailea>>
Hezkuntzan izan dituzten esperientzien elkartrukea
Material didaktikoen sorkuntza
Beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea
- AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK PROZESU HEZITZAILE GISA
Parte hartze popularraren eta demokrazia zuzenaren
instrumentu bat da, eta herritarrei aurrekontu munizipaletako erabaki
batzuetan esku hartzen uzten diete.
Aurrekontu parte hartzaileen lehenengo esperientzia Porto
Alegren eman zen 1988an, Partido de Trabalhadorezek boterea hartu zuenean.
Bertan lehenagoko aurrekontuen egoerak aztertzen dira eta datorren urteko
lehentasunak erabaki. Eskarietako bat eskola infantilen sormena izan zen, eta
nahiz eta 2004ko gobernu aldaketarekin ideiak indarra galdu, herritarren
espazio publikoaren aldarrikapen eta jabetzarentzat garrantzitsua izan zen.
Ideia hau Latinoamerika eta Espainiako beste hirietara zabaldu zen, Figaró de
Montmanyra adibidez (Bartzelona). Bertan aurrekontuaren %5-%10 bitartearekin
zer egin eztabaidatzen da.
Hainbat parte hartze mekanismo daude: kolektibo ezberdinen
arteko eztabaida taldeak, galdeketa popularra, ebaluatze prozesua, herritarren
aholkularitza … Sektore inplikatuenetako bat haurtzarokoa da: komunikazio
kanalak irekitzen dira haurren bidez familiekin, horrela herria nola hobetu
eztabaidatzen da.
- “LURRIK GABEKO BRASILGO NEKAZARIEN MUGIMENDUKO” HEZKUNTZA
Latinoamerikako mundu sozial enblematikoenetako bat da.
Freire eta Marxen eragina du. Bere helburuen artean hauek nabarmentzen dira:
nekazari berrikuntza eta gizarte justu bat eratzea esplotatzailerik gabe.
Heziketak garrantzi handia du eta hiru dimentsio ditu:
duintasuna erreskatatzea, identitate kolektiboko kudeaketa eta hezkuntza
proiektuaren eraketa. Hezkuntza proiektu hau giza formazioan oinarritua izan
behar da. “Lurrik gabekoak” modu kolektiboan hezten dira, kultura transmititzen
doaz denen artean. Eta garrantzi handia ematen diete praktikei.
- HIZKETALDI DIALOGIKOAK
Espainiako lehena Bartzelonako Verneda de Sant Martí auzoko
nagusien hezkuntza zentroan burutu zen 1980an.
Hizketaldi hauetan, Joyce, Cervantes, Cortázar edota Lorca
bezalako idazleen nobela eta poemak komentatu, eta eguneroko esperientzi eta
bizipenak elkarbanatzen dira. Hizketaldi mota hau, Freiriar heziketan eta
Habermasen ekintza komunikatiboan oinarritzen dena, estrategia eraginkor
bihurtzen da zailtasunak aukera bihurtzeko eta heziketa-baztertzetik irteteko.
7 printzipio hauetan oinarritzen da: berdintasunezko elkarrizketa, adimen
kulturala, transformazioa, dimentsio instrumentala, zentzuzko sorrera,
solidaritatea eta desberdintasunen berdintasuna. Gaur egun hizketaldi hauek lehen
hezkuntzan, bigarren hezkuntzan eta unibertsitateetan ere erabiltzen dira,
iritzi eta kezkak partekatuz, pentsamendu kritiko, plural eta desberdina
lantzen delarik.
- UNIBERTSITATE TRANSHUMANTEA
Argentinako herri-hezkuntza garatu nahi duen proiektu bat
da. Bere helburua gizarte praktikak eta praktika politikoak birsortzea da,
sarean lan egingo duten talde ezberdinak sortuz, hartu-emana sustatu eta
formaziozko, komunikaziozko eta arte popularreko proiektu alternatiboak
proposatuko dituzten taldeak dira.
“El transhumante no busca las mejores tierras para afincarse
allí, sino para extraer virtudes aún no percibidas de la tierra misma”.
Ez dute aldatu nahi, beste mundu edo herrialde paralelo bat
sortu baizik oraingoari aurka egiteko, inork ez du inor hezten, baizik eta
denak elkarrekin hezten dira, “nadie educa a nadie, nadie es educado por nadie,
todos nos educamos juntos” Paulo Freire.
Talde transhumante hauen tailer, eskola eta topalekuetan oso
agerikoak dira eguneroko bizitzaren analisi eta ikerketa, entzute sakona,
etengabeko galderak egitea, elkarrizketa, hausnarketa politikoa, autonomia eta
askatasuna, etab.
Antolatzen dituzten ferietan dantza, antzerkiak, musika,
artisautza eta multimedia nahasten dira.
Ondoren, bideo batzuk ikus ditzakezue gaia gehiago
sakontzeko eta ulertzen laguntzeko.
1) “Pedagogia Critica (Henry Giroux)- Corrientes Pedagógicas
Contemporáneas 4 unidad”
- Zein da hizlaria? Unibertsitate Pedagogiko batean egina
dago, ez gaude seguru zein unibertsitatekoa den: El Salvador, Bogotá, etab.
- Zenbat irauten du? 2’33 minutu
- Zer kontatzen du? Ideia nagusiak:
Bideo honetan modu zehatz eta laburrean azaltzen du zer den
pedagogia kritikoa. Praktikaren bitartez, ikasleek kontzientzia kritikoa
izatera iristen dira gizartean. Pentsakor eta kritikoak bihurtzen dira, bere
inguruan gertatzen denaren kontzientzia hartuz eta mundu modernoko arazoei
erantzuteko gai izanik. Ekintza egin aurretik horri buruz hausnartu behar da.
Pedagogia kritikoaren ezaugarrien artean honako hauek aurki ditzakegu:
autokontzientziaren eraketa, ahulen aldeko eraldaketa soziala, ezberdintasun sozialak
kontuan hartu behar dira eta berdintasunaren alde egin.
Pedagogia kritikoaren nahitaezko elementuak: parte hartzea,
komunikazioa, gizarteratzea, eraldaketa eta testuinguruan kokatzea.
Pertsona batek sozializazio prozesuaren bidez barneratzen
duena, pertsona hori bizi den testuinguruak (familia, gizartea, kultura,
hezkuntza) baldintzatzen du. Pertsona horrek egingo duen munduaren
interpretazioa aurrerago aipatutako testuinguruaren menpe dago, eta
interpretazio honen arabera jokatuko du honek.
2) “Paulo Freire pedagogía crítica!”
- Zein da hizlaria? Victoria Evelyn
- Zenbat irauten du? 2 minutu
- Zer kontatzen du? Ideia nagusiak:
Hurrengo bideo honetan, Paulo Freireri buruz hitz egiten da.
Honek ezagutza errealitate desberdinetatik eraiki behar dela uste du.
Errealitate desberdin horiek irakasle eta ikasleengan eragiten dute. Bere
ustez, irakaslea da ikasleak gizarteaz pentsatzera bultzatu behar dituena. Ikasleak
bere ezagutzak eraiki behar ditu irakasleen eta beste ikasleen laguntzarekin,
horrela izaki pasibo izatetik aktibo, kritiko eta pentsakor izatera igaroz.
Freire behartsuez arduratu zen, hauei beste mundu batzuk irekitzeko asmoz:
ezagutzaren mundua (sistematikoa) eta kontzientziaren mundua (kritika). Beraz,
ikaste prozesua ez da soilik informazioa transmititzea, baizik eta mundu arrunt
bat eraikitzea.
3) Freire entre nosotros
- Zein da hizlaria: Paulo Freire
- Zenbat irauten du: 5’26 minutu
- Zer kontatzen du: Ideia nagusiak:
Irakasteko ezinbestekoa da ikastea. Hezkuntza beti izango da
ezagutzaren teoria praktikan jartzea. Hezitzaileak beti behar izango du
ikaslea, baita ikasleak hezitzailea ere, biak hezitzen dira. Hezitzaileak hezi
egin behar du, irakasleak irakatsi eta ikasleak ikasi. Gakoa harreman hauek
nola ematen direnean datza, hau praktika demokratikoa izan dadin.
4) Habilidades del siglo XXI - Pensamiento Crítico
- Nor da hizlaria: Educarchile
- Zenbat irauten du: 5’10 minutu
- Zer kontatzen du Ideia nagusiak:
Hezkuntzaren helburuak bi dira: alde batetik, pentsakerak
lan egiteko behar dituen oinarrizko ezagutzak transmititzea, eta bestetik,
ikuspuntu desberdinak bereizten erakustea, modu autonomoan ondorioak ateratzea.
Hau da pentsatzaile kritiko batek egiten duena.
Horretaz gain, ikuspuntu guztiak bildu behar ditu eta
zalantzan jarri. Geroz eta ikuspuntu gehiago hobeto.
Pentsatzaile kritikoak ikuspuntu bat arduraz hartzen
duenean, hau da, zergatik hartzen dituen dakienean, beste kultura batzuekin
elkarreragitea ahalbidetzen dien gaitasunak garatzen ari da eta etorkizunarekin
konprometituago dauden hiritarrak bilakatu.
5) Practica de la Pedagogía Crítica
- Nor da hizlaria: Quintin Obispo Armenta
- Zenbat irauten du: 7:45 minutu
- Zer kontatzen du Ideia nagusiak:
Freirek bere ausnarketetan irakasle eta ikasleen arteko
harremanaren inguruan ausnartzen du, non irakasleak irakatsi egiten duen eta
ikasleak ikasi. Heziketa egoeran elementu ezberdinak ikusten ditu:
1.-Hezitzailearen prezentzia
2.-Ikaslearen prezentzia
Bi puntuen arteko lotura irakasten duenak irakasten ikasten
duela eta ikasten duenak ikasten irakasten duela da.
3.-Beharrezkoa da eremu pedagogiko egoki bat
4.-Curriculuaren edukiak
5.-Heziketaren noranzkoa: ikasgelatik haratago zuzendu behar
dira helburuak (mundua ikusteko moduak, utopiak)
Honekin mundua aldatu nahi da klase sozial baxuko
jendearentzat hobea izan dadin.
BIBLIOGRAFIA
Carbonell Sebarroja J. (2015). Pedagogías del siglo XXI.
Alternativas para la innovación educativa. Barcelona: Octaedro Editorial. pp 63-90.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina