ZER DA PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZA?
Proposamen global bat da, non hemen barnean ematen diren jarduerak produktu batera bideratuta dauden. Proposamen hau helburu bezala oinarrizko konpetentziak lantzea da, curriculumaren barnean sartuz. Horrela edukiak ikasteko unean beste hainbat ezaugarri landuko dituzte, adibidez, taldean lana egiten ikasiko dute. Metodologia honetan, ikasleek iturri desberdinetan informazioa biltzen, kudeatzen, ideiak eztabaidatzen, pentsamendu kritikoa aplikatzen eta idatziz eta ahoz hobeto komunikatzen ikasiko dute. Gainera, honekin batera beraien autonomia bultzatuko da eta IKTak erabiltzen ikasiko dute.
Ildo beretik jarraituz, proiektuen bidezko ikasketak ez dira hizkuntzetara bakarrik aplikatuko. Proposamen hau, eduki guztietara zabaldu daiteke, hizkuntza ikasketa ororen instrumentua baita. Ikasketa metodo honetan irakasleak bere paper protagonista galduko du eta ikasleek berriz, honek utzitako papera hartuko dute. Hau egitea ikasleek ikasketetan interes handiagoa ezartzea ekarriko du eta gainera bizitza errealeko egoerei aurre egiteko prestatuko dituzte.
Proiektuen bidezko ikaskuntza (adibidea):
Proiektu bat egiterako orduan, lehenengo ikasleei lan bat aurkeztuko diegu. Hasteko, gai bat emango diegu, kasu honetan jaima arabiarrei buruz izango da. Hau esandakoan, gelako ikasle guztiei galdetuko diegu ea zer uste duten jaima arabiarrak direla. Hauek banaka hitz egingo dute eta haur guztien iritziak entzungo ditugu. Ondoren, ikasleak taldeka ezarriko ditugu eta etxean beraien familiekin informazioa bilatzeko eta zenbait argazki ekartzeko eskatuko diegu. Gero, kartulina handi batzuetan hauek zer diren, nola dauden eginak, zertarako egiten ziren... idazteko eta azalpenaren ondoan ekarritako argazkiak itsasteko esango diegu. Hau ondo egiteko gure laguntza izango dute, baina bigarren maila batean egongo gara, hau da, gutxi gorabehera beraien artean erabaki beharko dute zer jarri atal bakoitzean. Bukatutakoan, beste gelako lagunei azalpen txiki bat egingo dio talde bakoitzak, talde bakoitzeko partaide guztiek hitz eginez. Azkenik, aurkezpen guztiak bukatutakoan klase osoa bilduko da eta denen artean zer ikasi duten esango dute ozenki. Honen bidez ikusiko dugu ea zer ikasi duten proiektua amaitutzat emanez.
Proiektuen ezaugarriak
Funtsean, irakasleak gidaturiko talde txikietan garatzen den eta ikaslea erdigune hartuta dagoen ikaskuntza gisa defini daiteke; horren helburua, ikasleen interesetatik, esperientziatik eta ezagutzatik jalgiriko problematika bati erantzuna ematea da, adiera praktikoan, prozesua ixten duen produktu baten bitartez.
Proiektu bat lantzerakoan eman beharreko pausoak eta bertan garatutako gaitasunak honakoak dira:
- Ikaskuntza irakaskuntza prozesuaren abiapuntua errealitateko problematika izatea.
- Errealitateko esperientzia eta ikasleen interesak, prozesuaren testuinguru izatea. Edonola ere, problematikak garrantzitsua izan beharko du, hau da, bizitzan beharrezkoak izango diren ezagutzak garatzeko aukera eman beharko du. Bestetik, adierazgarria izango da, hots, ikasleen interesetatik gertukoa eta horiek ulertu eta beraiek egiteko modukoa izan behar du.
- Elkarlanean eginiko zerbaiten bidezko ikaskuntza. Printzipio horrek, gure iritziz, eskola ezagutzan funtsezkoa den faktoreetako bat aldarrikatzen du: elkarreragin soziala, alegia. Ardura indibiduala zein taldeko ardura sustatzen du.
- Jarduera, elementu eragile prozesu osoan barrena: nola lotu teoria eta praktika. Honela, ikasleak kontzientzia handiagoa daukate haien ikaskuntzan.
- Prozesuaren perspektiba globalizatzaile eta diziplinartekoa. Eguneroko bizitzako esperientzia edota fenomenoen gaineko lanak, horiek ikuspegi globala edukitzea agintzen du, ezinbestean.
- Gaitasun digitala garatzen da, trebetasun handiagoa hartzen da.
Proiektua era idatzian bildu eta gero, aurkeztu egin beharko da. Horrela, edukiak ondo barneratu diren ikusiko da eta ahozko aurkezpenak egiteko gaitasuna landuko da.
PROIEKTUETAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK
1- Proiektua definituko duen galdera:
Egoera planteatu ondoren, galdera bat formulatzea beharrezkoa da eta proiektua galdera horren inguruan garatuko da. Planteatutako galdera zehatz eta argia izan behar du eta erantzun irekia izatea ere oso garrantzitsua da. Bestalde, galdera honek haurrak landu eta bereganatu behar dituzten ezagutzekin lotura izan behar du. Elementu hau oinarrizkoa da eta beti agertu behar da.
2- Ikasle autonomoak:
Proiektuan zehar, ikasleak izan behar du bere lanaren protagonista: iritziak eman, aukeratu eta erabakiak hartu behar dituzte. Autonomia maila ezberdinak ezarri daitezke gelaren arabera:
- Ikasleei esan daiteke zein gai landu eta proiektua nola diseinatu azken produktua lortzeko.
- Ikasleei hainbat gai proposatu eta hauek aukeratzeko ikasleak hein batean gidatzeko eta haien burua aukerengatik gainezkatuta ez ikusteko.
- Erabaki guztiak ikasleari dagozkio. Hau da, hark aukeratu behar du gaia eta proiektua nola bideratuko duen.
3- XXI. mendean kontuan hartu beharreko gaitasunak:
Gaitasunak honako hauek dira: komunikazioa, lankidetza, pentsamendu kritikoa garatzea eta teknologia berrien erabilera.
4- Ikerkuntza eta berrikuntza:
Ikerkuntza gauzatzeko ikasleek honako prozesu hau jarraitu behar dute: haien galderak planteatu, galdera hauek erantzuteko baliabideak bilatu, zalantzak eta eztabaidak sortu eta ondorioak atera behar dituzte. Ikerkuntzak berrikuntzara eramaten gaitu: galdera, produktu eta irtenbide berriak.
Sortzen diren zalantza berriak pixkanaka erantsi behar dira. Helburua zalantza, kritika eta elkarlaneko belaunaldia sustatzea da.
5- Berrikusketa:
Lan egiten duten bitartean, batak bestearen lana aztertzen dute ereduak erreferentziatzat hartuta.
6- Lanaren aurkezpena:
Irakasle eta ikasleei aurkezteaz gain hoberena audientzia orokor bati aurkeztea izango litzateke. Entzulea nor izango den kontuan izanda produktua aurkezteko baliabide eta formatua ezberdina izango da. Gelan gainontzeko kideen aurrean eginez gero power point baten bidez aurkeztea lana da ideiarik aproposena.
Proiektuen bidez ikasi. Zergatik?
Zeintzuk dira ikasleek proiektuen bidez ikastearen arrazoiak? Ikuspegi honek gazteak bultzatu egiten ditu ikastera, hauekin beraientzat bizitzan interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak landu ditzaketelako. Gehigarri, zenbait ikerketek diote konpromisoak eta motibazioak lorpen garrantzitsuetara iristeko aukera posible egiten dutela eta hau da proiektuekin lantzen dena batez ere. Horretaz gain, proiektuak bai lehen hezkuntzarako eta baita bigarren hezkuntzarako gomendagarriak direla diote.
Irakasleak gero eta ume gehiago dituzte klasean gaitasun handiak dituztenak eta baita beste kultura batetik datozen umeak ere. Horiek, kasu batzuetan ingelesa ikasten ari dira bigarren hizkuntza bezala. Heziketa erakundeak ikasleen beharrak asetzeko modua bilatzen ari dira. Proiektuetan oinarritutako ikasketak aukera asko ematen ditu ikasterako orduan, horretaz gain kultura desberdinetako ikasleak motibatzen ditu ikastera, hauetan bere esperientziekin erlazioa dituzten gaiak aukera ditzaketelako eta beraien kultura eta estilo propioa erabili dezaketelako ere.
Baina hezkuntzan proiektuak lantzea ez da berria. 60. Ko hamarkadaren bukaeran eta 70. hamarkadaren hasieran proiektuekin konpromisoa hartu zuten, hauen bidez klaseetan ikasiz eta baita hauek egiten ikasi ere.
Proiektuetan oinarritutako ikasketekin hainbat etekin lortu daitezke eta hauek dira horietako batzuk:
1- Ikasleak lanpostuetarako prestatzea. Eta honekin batera ikasleek gauza desberdinak landu eta hainbat gaitasun bereganatzen dituzte :elkarlana, proiektu planeatzen ikasi, erabakiak hartzen dituzte eta denbora erabiltzen ikasten dute.
2- Ikasleen motibazioa handitu egiten da beraien asistentzia eta partehartzearekin batera.
3- Eskolako ikasketak errealitatearekin lotzen dituzte. Proiektuarekin konpromisoa hartzerakoan trebetasunak gehiago lantzen dituzte testuak buruz ikasi beharrean.
4- Elkarlanak ikasleei beraien artean bakoitzaren ideiak partekatzeko aukera ematen die: bere iritziak adieraztea eta arazoren bat baldin badago horri konponbidea aurkitzea, hau da, etorkizuneko lanpostuetan beharrezkoak izango dituzten gauzak jorratzen dituzte.
5- Komunikatzeko trebetasunak eta trebetasun sozialak handitu egiten dira.
6- Alde praktikoari esker, teknologiak erabiltzen ikastea.
Irakasle batek bere matematikako eta zientzietako klaseetan proiektuak erabili ondoren, zailtasunak zituzten hainbat ikasleek proiektuen bidez ikasteko motibazioa aurkitu zutela baieztatzen du. Lehen aipatutako gaitasunak lantzeaz gain proiektuen bidez estatuak prestatutako azterketak gainditu daitezke.
Proiektuak ebaluatzeko modua
Bi gauza hartu behar dira kontuan proiektuen bidezko ikasketak ebaluatzerako orduan: alde batetik taldeak egindako txostena eta beste alde batetik egindako aurkezpena eta horietan erabilitako argazkiak, bideoak, aurkezpen mota… eta abar.
Proiektuak ez dituzte irakasleek ebaluatzen bakarrik umeek ere beraien proiektuen auto ebaluaketa egiten dute eta ondoren, irakasleek ere proiektua ebaluatu eta hobekuntzarako proposamenak egiten dituzte.
Segidan bideo batzuk jarriko ditugu pedagogia hobeto ulertzen lagunduko dutenak.
BIDEOAK
1)
1)
Aurreko bideo honetan proiektuen bideko ikaskuntza aplikatzeko sei pauso azaltzen ditu.Lehenengo, irakasleak gaiak aurkeztu behar ditu. Ondoren, ikasleek taldeak osatu eta lanarekin hasiko dira, irakasleak zirriborroak begiratu eta gaizki baldin badako hobekuntzak proposatuko ditu eta proiektua bukatu ondoren talde bakoitzak klasearen aurrean aurkeztu beharko du.
2)
2)
Bideo honetan proiektuen bidezko ikaskuntza aplikatzeko erabiltzen den metodologia
aktiboa azaltzen du. Ondoren, zer nolako gaitasunak bereganatzen diren azalduko du,
esanez metodo honekin gaitasun soziala, gaitasun linguistikoa. Gainera, irakasleentzat
ere metodo hau erabilgarria izan daiteke, beraien artean edukitako esperientziak
partekatu ditzaketelako.
3)
3)
Bideo honetan, proiektu baten bidezko ikaskuntzaren adibide bat daukagu. Proiektua
Iruñako eskola batean jartzen da praktikan. Bideoan ikusi ditzakegu proiektu horren
ezaugarriak; gurasoen garrantzia honetan, proiektuaren helburua, edukiak (ikasleen
autonomia eta ardura,hizkuntzaren trataera,ikasleen ohitura osasuntsua eta teknologia
berrien erabilpena ikasleengan), nola eramango den aurrera proiektua eta azkenik,
ikasturte osoan egindako esfortzuengatik lortutako emaitzak.
4)
4)
Ikaskuntza zuzenaren eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren artean dauden
ezberdintasunez hitz egiten da. Azalduko den moduan, metodo berri honekin
ikaslearen motibazioa eta gaiarekiko interesa igotzeko joera dago eta onura asko ditu.
Metodo hau ondo erabiltzen ari garen aztertzeko neurriak ere ematen dira.
5)
Bideo honetan Lehen Hezkuntzako irakasle batek proiektuen bidez irakasten izan duen
esperientzia azaltzen du. Irakasle hau gaztelania eta matematikako irakaslea da eta
askotan zaila egiten zaio ikasgai hauekin zerikusia duten proiektuak martxan jartzea.
Hala ere, haurrekin proiektu bat baino gehiago egin du kurtsoan zehar. Lehenengoa
pixka bat kaotikoa izan zen, ikasleak ez zeudelako ohituta modu honetan ikastera.
Bigarrenean, aldiz, ikasleak gauzak azkarrago eta modu egokiagoan egiteko gai izan
ziren. Irakasle honek beste irakasleak suspertzen ditu modu honetan lan egiteko. Bere
ustez, haurrak motibazioarekin lan egiten dutelako proiektuen bidez.
BIBLIOGRAFIA
-Arrabal, M. (2011) El trabajo por proyectos en educacion infantil
-González, S.(2013) Aprendizaje basado en proyectos (PBL) de lectura y escritura
-Northwest Regional Educational Laboratory. (2006). Aprendizaje por proyectos
-Xabier Arregi. (2009). Zertaz ari gara proiektuen bidezko metodologia aipatzen dugunean? Zein dira metodologia horren ezaugarriak? Eta abantailak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina