- Howard Gardnerren biografia
Howard Gardner (Scranton, Pensilvania, 1943) adimen anitzen teoria garatu eta plazaratu zuen psikologo eta pedagogo estatubatuarra da. Harvard Unibertsitatean burutu zituen bere ikasketak eta bertan, psikologia sozialean doktoratu zen 1971.urtean.
1970ean, doktoratu baino urte bat lehenago, Gardnerrek Zero Proiektuarekin bat egin zuen, 1967an Nelson Goodman filosofoak sortu zuen ikerketa talde batekin, hain zuzen ere. Izen hau jarri zitzaion ekimen honi, horixe baitzen arteari ordurarte emandako arreta. Talde honen helburua haurren eta helduen ikasketa prozesuak aztertzea zen.
Howard Gardnerrek egindako ikerkuntza lanek, gerora hezkuntza-ereduan aldaketa esanguratsuak ekarri zituen. Gardnerren arabera, adimena “arazoak konpontzeko edota kultura jakin batean edo kultura anitzetan baliagarriak izan daitezkeen produktuak sortzeko ahalmen biologikoa eta psikologikoa da”. Era honetan, arrakasta akademikoak bizitzan arrakasta edukitzea ez duela bermatzen pentsatzen du. Gadnerren ustez, bizitzan arrakasta lortu ahal izateko adimen mota desberdinak erabili behar ditu gizakiak.
Hasiera batean, zazpi adimen mota bereizi zituen Gardnerrek eta horiek izendatzeko adimen anitzak terminoa erabili zuen.
- Adimen motak
Howard Gardnerren aburuz adimenak garagarriak dira. Gardnerrek egindako ekarpen oso garrantzitsu bat adimen mota ezberdinak bereiztea eta izendatzea izan zen. Hona hemen berak egindako adimen moten sailkapena:
- Adimen linguistikoa: ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna, eskolan gehien lantzen dena.
- Adibidez: idazleek, ipuin kontalariek, bertsolariek eta antzekoek maila on batean erakusten dutena.
- Adimen musikala: soinu edo musikaren bidea sortu, komunikatu edo sumatzeko gaitasuna. Adimen mota hau ondo garatuta duten pertsonek, entzumen erlatibo edo absolutua oso garatuta izaten dute. Erritmoa, tonua, doinua eta ahotsa gai honekin oso lotuta daude.
- Adibidez: musikariak, konposatzaileak,…
- Adimen matematikoa: erlazio abstraktuak eta sinboloak maneiatzeko gaitasuna. Orokorrean gainditzeko zailenetakoa izaten da ikasleentzat, hala ere askok jakintza honetaz gozatzea lortzen dute.
- Adibidez: matematikoak, zientzialariak, ekonomistak,…
- Adimen motorikoa: gorputzaren zenbait zati edo bere osotasunean erabiliz arazoei aurre egiteko gaitasuna. Honen ezaugarri nagusiak koordinazioa, malgutasuna, abiadura, indarra, oreka, erritmoa, gorputzaren kontrola, etab dira. Adimen mota honetan beste hainbat gaitasunek ere hartzen dute parte: autopertzeptiboak, ukimenezkoak eta bolumen eta espazioaren pertzepzioari dagokienak.
- Adibidez: dantza gimnastikoko dantzariak, borrokalariak (karate eta judo egiten dutenak),…
- Adimen ikus-espaziala: espazio antolakuntza irudikatzeko eta eraldatzeko gaitasuna. Irudien bidez pentsatzeko eta ideiak grafikoki jartzeko trebezia da, sinbolo-sistema erabiliz.
- Adibidez: arkitektoak, artistak, ingeniariak,…
- Adimen intrapertsonala: nork bere burua ikertzeko gaitasuna, bere indarrak eta ahuleziak. Barneko sentimenduak, pentsamenduak,… antzemateko, hausnartzeko eta kudeatzeko trebetasuna.
- Adibidez: psikologoak, filosofoak,…
- Adimen interpertsonala: besteak ulertzeko eta beraiekin elkarreragiteko gaitasuna. Pertsonen nahiak, asmoak, motibazioak,… antzemateko eta ulertzeko gaitasuna. Lankidetzan aritzeko trebetasuna.
- Adibidez: irakasleak, terapeutak, aholkulariak,…
- Adimen naturalista: natura ezagutu, behatu eta interpretatu ahal izateko gaitasuna eta honetarako zentzumenek garrantzia handia dute.
- Adibidez: biologoak, fisikariak, arkeologoak,…
- Adimen mistikoa: mundu espirituala ezagutzeko gaitasuna.
Ulertu behar dugu adimena eta inteligentzia guztiok dugun zerbait dela eta garatzen ez bada geldirik dauden giharrak bezala ahuldu egingo direla. Guk bezala, gure ikasle guztiek ere adimen mota hauek izango dituztela kontuan hartu behar dugun gauza bat da.
3. Esperientziak
3.1 Reggio Emilia (Haur Hezkuntza)
3. Esperientziak
3.1 Reggio Emilia (Haur Hezkuntza)
Reggio Emilian (Italian) sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen eskoletan Loris Malaguzzi pedagogo eta irakaslearen ideiak eta ideologiak aplikatu egin ziren. Ideologia hauen arabera, haurrak ikasteko eskubidea onartzea ezinbestekoa zen.
Umeen ideiak esperientzia errealetatik sortzen dira, erantzun eta konklusio errealak emanez. Hori kontuan hartuta, Malaguzzik umeek esperientzia erreal hauetatik ikasten zutela adierazi nahi zuen. Haur bakoitza desberdina eta berezia denez, gauzak egiteko modu eta trebetasun desberdinak ditu. Hezitzaileak behaketan oinarritu beharko zirela esan zuen, umeek dituzten ikasteko moduetara egokitzeko gai izan behar zirela azpimarratuz. Hau dena kontuan hartuta eskola honen helburu nagusia familiak, umeak eta hezitzaileak eroso sentitzen diren eskola adeitsu, aktibo, asmatzaile, dokumentatutako eta komunikagarria den ikerketarako, ikasketarako eta gogoetarako leku bat eraikitzea da.
3.2 Waldorf Micael ikastetxea
Waldorf Micael ikastetxea Waldorf pedagogian oinarritzen da, hau da, Rudolf Steinerrek planteatutako heziketa-sisteman. Irakasleak ikasleei ikasteko motibazioa erakusteko formatuak daude. Ikasgaiak, forma alai batean ematen dira. Beste eskoletatik bereizten duena, haurraren garapen fase desberdinetarako ikasketa-programaren egokitzapen dinamikoa da; hala nola, irakasle-ikasle erlazioaren garapena. Metodo honek onarpenaren presio lehiakorra ezabatzen du, motibazioa ikaslearen barnetik agertzen da. Ikasleek urte bukaeran azterketa bati aurre egin behar diete, nahiz eta etengabeko jarraipena izan.
Ikasketa metodoa hiru etapatan banatzen da, etapa batetik bestera 7 urteko diferentzia egonik; lehena 0tik 7 urtera, gero 7tik 14 urtera eta azkenik 14tik 21 urtera. Lehen zazpiurtekoan, imitazio naturalean oinarritzen da ikasketa metodoa, bigarrenean, irudimenaren eta artean eta azkeneko etapan, gauza errealen bilaketan.
3.3 Montserrat ikastetxea
Bartzelonako Montserrat ikastetxea duela 90 urte hasi zen eta Howard Gardneren adimen anitzen teorian oinarrituta dago. Honen hezkuntza proiektua neurozientzia, psikologia eta soziologiako azken ikerketen ondorioa da eta ikasle bakoitza adimentsua dela ziurtatzen du. Ikasleei eskaintzen zaizkien aukeren araberakoa izango da adimen guztien garapena.
Txikitatik antolaketa neurologiko egokia garatu nahi dute, etorkizuneko ikaskuntzan ager daitezkeen zailtasunak saihestearren. Gardneren teoriaren arabera banakako desberdintasunak garrantzitsuak dira eta eskola honek adimen bakoitzarekin lotutako alderdietan esperimentatzeko aukerak ematen ditu, bizitza errealean oinarritutako esperientziak izanik.
Montserraten talde lanak berebiziko garrantzia dauka, horrela, denek denengandik zerbait ikas dezakete. Ikasteko oinarria mota askotako proiektuak dira, adinaren eta zikloaren araberakoak. Hauetako asko diziplinartekoak dira eta helburua ikasleak beraien ikasketen protagonistak izatea da. Gainera, hauek munduan aldaketaren bat egiteko behar diren konpetentziak garatzeko aukera ematen diete eta horretarako, mundu errealeko egoeratan girotuta daude, adibidez, enpresa txiki bat sortu behar dute. Eredu pedagogiko hau aurrera eramateko, tresna teknologikoez baliatzen dira.
Behean, bost bideo izango dituzue adimen anitzak ideia hobeto ulertzen lagunduko dizuetenak.
Behean, bost bideo izango dituzue adimen anitzak ideia hobeto ulertzen lagunduko dizuetenak.
BIDEOAK
Bideo honek pertsona guztiak gure garuna erabiltzeko modu desberdinak ditugula azaltzen du idatzi eta irudi batzuen bidez. Guztiok ditugu hainbat gaitasun, hala nola irakurtzeko, idazteko eta kirolak praktikatzeko; hau guztia adimen anitzei esker da posible.
Bartzelonako Montserrat ikastetxea ezagutzeko aukera ematen digu bideo honek. Bertako metodologia, Howard Gardner-en adimen anitzen teorian oinarrituta dago. Ikus dezakegu zeinbat material desberdin erabiltzen dituztela eta taldeka lan egiten dutela adimen guztiak garatu ahal izateko.
Nota onak ateratzen dituzten pertsonak ez dira argiak diren bakarrak, beste adimen mota batzuk garatuz argia izan zaitezke ere, eta bideo honek hori azaltzen du. Gardnerren adimen anitzen teorian oinarrituz eta adibideak erabiliz, adimen mota bakoitza banaka aurkezten du. Hau guztia hobeto azaltzeko marrazki bizidunez baliatzen da.
Javi izeneko haur baten kasua azaltzen du bideo honek. Bere gurasoak kezkatuta daude beraien semea besteak bezain trebea ez delako. Hau kontrajartzeko irakaslea Gardnerren teorian oinarritzen da.
Bideo honetan, zazpi adimen mota ditugula aditzera ematen zaigu: adimen musikala, adimen logikoa, adimen linguistikoa, gorputz adimena, adimen espaziala, adimen naturalista eta pertsonen arteko adimena. Hau guztiari, Howard Gardnerrek adimen bat gehiago gehitu zion: pertsona barneko adimena. Hemen, bakoitza zertan oinarritzen den esateaz gain, bakoitzak barne hartzen dituen ezaugarriak zeintzuk diren kontatzen zaigu.
BIBLIOGRAFIA
(2015eko azaroaren 7a). Pedagogia Waldorf <https://es.wikipedia.org/wiki/Pedagog%C3%ADa_Waldorf>
Alonso,Y. eta Uriarte, E. (2015eko azaroaren 7a). Adimen anitzak (Horward Gardner). Yanireider’s weblog. <https://yanireider.wordpress.com/2009/03/10/adimen-motak-howard-gardner/>
Biografías y vidas, (2015eko azaroaren 8a). La enciclopedia biográfica en línea. <http://www.biografiasyvidas.com/biografia/g/gardner_howard.htm>
Colegio Montserrat Barcelonako weba. (2015eko azaroaren 6a) <http://www.cmontserrat.org/el-colegio/>
Escuela infantil Reggioko weba. (2015eko azaroaren 6a) <http://www.escuelainfantilreggio.com/html/quienes-somos.html>
Garcia, C. (2015eko azaroaren 5a). I Congreso Internacional INFANCIA VISIBLE: soñar y actuar inspirados en Reggio Emilia. <http://bellellieducacion.com/blog/>
Sanchez, N. (2015eko azaroaren 7a). Inteligencias Múltiples en el aula. Aupatuz buletina, 17. alea.< http://www.aupatuz.com/archivos_noticias/13624826220a1.pdf>
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina